Gure lehenengo damaren talantea

Kronika - Erredakzioa 2010ko ots. 10a, 01:00

( ndoni Amonarraiz (*erredakzioan euskeratua) ) Lehengo batean alkateak egunkari honetan idatzi zuen, erreferenduma eskatzen duen herri-plataformari buruz. Itxu­ra de­nez, gure ordezkari nagu­sia­­ren iritziz, gure lehenengo damaren iritziz, hernaniarrak ez dira gauza euren kabuz, plataforma bat sortzeko; atzetik alderdi politiko bat behar dute, zaintza la­nak egiten. Errezeloa dut, hanka sartu ote duen. Herritar batzuk el­kar­lanean hasi dira, inongo in­teres politikorik gabe, lotsagarrikeria baten aurrean. Ale­gia, herria zabor-zintzilikarioz bete nahi dutela ikusita, erreferenduma eskatzen dute, horrelakorik mar­txan jarri baino lehenago. Herriak hizketan jarraitzen du, eta entzun behar lukeenak ez du kasurik egiten. Besteak kritikatzen ditu, eta berak gauza bera egiten du; eta kasu honetan, erreferenduma konbokatu lezakeena bera da; bera bakarrik. Uste dut, alkateak ez liekeela hernaniarrei gezurrik esan behar; ez lituzkeela aurrez aurre jarri behar Atez Atekoa eta erraustegia. Lehenengoa da, zaborrak biltzeko sistema bat; eta bigarrena da, ´azken kondarrak` tratatzeko modu bat. Sistema bat izan edo beste bat izan, kondar hori bildu egin beharko da... zer egin nahi du Hernaniko ´azken kondar` horiekin? Gure herrian, zein ingurutan jarri nahi du ´deposito` hori (beti-betiko zabortegia)? Erreko ez duela esaten ari den ´azken kondar` horientzat?
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!