( Iñigo Clemente Ugalde
) ´Firma bilketaren atzean Hamaikabat alderdia dago eta errauste planta inposatzeko estrategiaren barruan ulertu behar da`, `Sinatu dutenak erraustegiaren aldeko apostua egin dute`. GEZURRA!
Oso jende ezberdina dabil erreferendumaren alde eta kontu honekin hasi zirenek ez daukate zer ikusirik Hamaikabat alderdiarekin. Horren froga laister eskuratuko duzu, zuri botoa emandako ehundaka lagun baitaude.
Nire ustez egin nahi izan duzuna, gazteleraz ´cerrar filas` esaten dena izan da. Zoritxarrez egongo da jendea zuk esandakoa ez duena kuestionatuko, zuk esan duzulako soilik. Orain arte zeuzkaten kexak borratu eta bide batez sinadura asko ekidin dituzu.
Zure alderdiari botoa eman dion lagun batek, egiten dituzuen gauza guztiekin ados egon behar du? Egon naiteke AHT ren aurka, presoekin bat eginez, independentziaren alde… baina atez atekoa planteatu duzuen eran, zuekin bat egiten ez badut, etsaia naiz?
Iparra galdu duzu.
´Erraustegiaren inguruko galdeketa antolatzen duten egunean bozkatuko dugu atez atekoa` esan duzu. Hori esanda beraien parean gelditzen zara eta iruzur galanta egiten diozu herriari, nagusiki zuri botoa eman dizuenei.
Niretzat zuek ekarri gaituzue honeraino. Egoskortuta zaudete gai honekin. Egia da bilera asko antolatu dituzuela, baina zertarako? Dena erabakita dagoela esateko.
Adibide bat: Tabernari eta merkatariei, ´Sanidad`ek, ez digu inposatzen dizkiguzuen kuboak erabiltzen uzten. Badakizue baina ez dugu erantzunik jaso.
Nire proposamena zera da: goazen birzikleta gaiari buelta pare bat ematera, agian azkenean atez atekoa izango da erantzun onena, baina ateratzen ari diren arazoak konponduta eta ez orain daukazuen plana derrigorrez inposatuta. Hau eta gero erreferenduma antolatuko nuke, beti defenditu dugun bezala herriak erabakitzeko eskubidea eduki behar duelako.
Atez atekoa jarrita, erraustegia geldituko dugu?
Tetrabrick eta antzekoak erabiltzen dituzten lantegiekin hastea iruditzen zait garrantzitsuena. Horrelako gaietan sartuta, agian erraustegiaren asuntoa konpondu dezakegu edo behintzat gutxitu.
Gustatuko litzaidake zurekin zuzenean zabalago hitz egitea, nahi baduzu badakizu non aurkitu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!