Arruti jauna, uste dut behar baino gorago ikusten nauzula, iruditzen bazaizu, nik, herri bateko zinegotzi xume batek, erantzun ditzakedala zuk egiten dituzun galdera guztiak. Gomendatuko nizuke, galdera horiek beste egunkari batean egitea, nazio mailako (Euskal Herria) tirada daukan egunkari batean. Hartara, erantzuna nere alderdiko beste kargudun batek emango lizuke, diputaturen batek edo noizbait kontseilari izan den batek.
Espero dut, konturatzea, Hernaniko EAJ-PNVren barruan gaudenok, kontsultak bultzatzen eta babesten ditugula, gure konpetentziako gaiak direnetan; eta pozten naiz, nik bezela, pentsatzen duzulako beharrezkoa dela erreferenduma egitea Atez Atekoa martxan jarri aurretik.
Bestalde, esan nahi dizut, gauzak geure begiz ikusteko ahalmena guztiok daukagula, ikusi nahi dugunok behintzat. Izan abiadura haundiko trenaren zubiak, edo A15-arenak; azken hori gaur egun guztiok darabilkigu, eta garai batean madarikatua izan zen. Ikusi ditzakegu, baita ere, basura poltsak fatxadetan eta lurrean barrena sakabanatuta nola dauden, eta arratoiak inguruan nahaspilan nola dabiltzan (Usurbilgo beste errealitate bat da hori).
Erreferendumaren gaian nere alde bazaude, ez dut ulertzen zergatik kritikatzen nauzun hainbeste. Agur eta eskerrik asko.
Andoni Amonarraiz
(*Erredakzioan euskeratua)