Bateratze Prozesuari buruzko xehetasunak

Kronika - Erredakzioa 2010ko ots. 2a, 01:00

( Elena García Gurrutxaga, Rosa Amunarriz Freire, eta Juan Lasarte Ormaetxea Elizatxo BHI ) Urtarrilaren 23an, larunbata, Hernaniko Kronikan argitaratutako Hezkuntza ez da merkantzia eskutitzean azal­du­tako hainbat daturen zehaztasun falta dela eta, honako puntu hauek argitu nahi ditugu: · Fusioa ez da egingo, testuak dioen bezala, DBHko 3 ikastetxeen artean; baizik eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe guztien artean, Insti­tutua barne. · «Beste bi zentro hauek matrikulazio galera garran­tzitsuak dituzte. Ikasle askok Donostiara joateko erabakia hartzen dutelako». Eskuti­tzean azaltzen den baieztapen honen aurrean, zera esan behar dugu: Lehen Hezkun­tza Elizatxon bukatu duten ikas­leen %100ak Derrigo­rrez­ko Bigarren Hezkuntza Eli­zatxon bertan egin du azken ikasturte honetan (2009-10). Gainera, DBH bu­katzean gehienak Institu­tura joaten dira Batxilergoa edo Ziklo Formatibo bat egitera. · Azkenik, Elizatxon fusioa­ren aldeko erabakia ez dugu irakasleok, testuan jar­tzen duen bezala, bakarrik hartu. Baiezkoa eman zaio irakasle Klaustroan, OOGn (Eskola Kontseilua), baita Guraso Asanbladan ere. Bes­terik gabe, agur bero bat.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!