( Jose Ignacio Arruti
) Zuk bidalitako eskutitzean diozu hondakinen poltsentzako euskarriak fatxadan ipintzeko bizilagunei baimena eskatu behar zaiela, izan ere, hauek pribatuak dira eta bizilagunak dira euren jabeak. Horretan ados.
Zergatik orduan, Audientzia Nazionalaren mehatxupean, fatxada berberak publiko bihurtzen dira senide edo lagun presoaren argazkia ezin jarri ahal izateko?
Ez al dira pribatuak partikular zein pribatuei espropiatzen zaizkien milaka hektareak gure ingurunea txikituko duen trena egiteko?.
Bi orduz boltsak zintzilikatuta ikusteak arduratzen zaitu, baina ez al zaitu arduratzen zure alderdiak (PNV), beste alderdi batzuekin batera, inposatu nahi duen eta soilik proiektuko fotokopietan Atez-Ateko guztia baino garestiagoa den trenak Euskal Herrian eta zehazki Hernanin utziko duen argazki finkoak?
Noiz egin edo bultzatu du zure alderdiak (PNV) AHTari buruzko erreferendumik?
Egin al zuen zure alderdiak (PNV) erreferendumik Zornotzan, herriaren iritzia ezagutzeko?
Lemoiz eraikitzeko orduan egin zuen halakorik?.
Noiz egin du zure alderdiak (PNV) kontsulta edo erreferenduma gurasoen gehiengoak baztertzen duten Hernaniko DBHko ikasleen bateratzea ez inposatzeko?
Azken finean, zure alderdiak (PNV) inoiz kontsultatu al du herria ezertarako?
Hernanin AHTaren ondorioz geratuko den argazkia ikusiko al duzu leih otik, edo poltsei bakarrik begiratuko diezu?
Hori guztia Hernanin bizi bazara, noski.
Agur, eta ondo segi.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!