( Andoni Amonarraiz
*Erredakzioan euskeratua. ) Gure herria ´dekoratuko` duten eta hondakinen poltsak edo kuboak zintzilikatu behar diren, barra teknikoen ezaugarriak irakurrita, ulertu dugunez, barra horiek hernaniarren etxeetako fatxadetan jarri daitezke. Espero dut Gobernu Taldeak, gure herriko fatxada ezberdinetan barrak jarri aurretik baimena eskatzea jabeei. Ideia honetan insistitu nahi dugu; izan ere fatxadak etxeetako jabeenak dira eta bertan ezin da ezer zintzilikatu jabeek baimentzen ez badute.
Gobernu Taldeak eta Ezker Batua alderdiak ez badute erreferendumik egin nahi jakiteko hernaniarrek zein iritzi duten atez atekoari buruz, sistema hau nahi ez duten hernaniarrek ez dezatela onartu beraien fatxadak erabiltzea.
Horrez gain, adi egon behar dugu zerbitzu hori emateko, kontratatuko diren enpresa edo langileak zein sistemaren bidez kontratatuko diren jakiteko. Behin honaino iritsita, Alkatetzatik azaldu digute ez dakitela nola egingo den; hori bai dagoeneko prozedura martxan jarri da kamioi txiki bat eta haundi bat erosteko, kontenedoreak erosteko, 2000 zintzilikario erosteko, eta abar. Dagoeneko gastatu ditugu 557.464,91 euro.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!