´Copenhague` bada Gipuzkoa ere

Kronika - Erredakzioa 2010ko urt. 22a, 01:00

( Julen Lizaso Aldalur (*Erredakzioan euskeratua) ) Carlos Ormazabal, PIGRUG delakoaren helburuak hain dira ahulak eta zehazgabeak, teorian esaten duena eta praktikan lortzen denaren arteko aldea izugarria dela (gestio plan bat jasangarri izateko parametrotan neur­tzen ba­du­gu). Hauxe dio Alfonso de Val jaunak, gure herrian gai ho­rre­tan aitorpen haundiena duenak: «Europar Bata­su­ne­tik datozen joerekin ez dator bat PIGRUGa, kontraesanak haundiak ditu. Horregatik, ez diogu etorkizun onik ikusten. Are gutxiago, 2016 urtean kokatzen badugu. Urte horretan, PIGRUGaren hel­bu­­ruak betetzen badira, Gi­puz­­koa azken muturrean egongo li­tzateke hondakinen gestioan, Europako beste he­rrial­deekin konparatuta». Ormazabal jauna, Gipuz­koa­ko herritarrak profesionalizatuta daude, eta gaiari bu­ruz berdinetik berdinera hitz egiteko, ez da kualifikaziorik behar; nahikoa da informazioa izatea. Katalunia eta Ale­ma­nia­ra joan zinen hango eredu­ak ezagutzera. PIGRUG­a­ren helburu eta lorpenak, bi he­rrialde horietako ereduetatik oso urruti daude, biohondakinak biltzeko eta tratatzeko moduari begiratzen badiogu. Gipuzkoan erreziklatzen denari buruzko datuak (plastikoak, enbaseak, neumatikoak...) ze datu dira? Erre­zi­kla­tzen denari buruzkoak, ala berreskuratzen denari buruz­koak? Errauskailuak behar beharrezkoak ditu ma­terial horiek, material horietako asko, herritarrek kontu haundiz bereizten dituztenak. Zergatik lotsagarrikeria hau? Lotsagarrikeria ekono­mi­ko, ekologiko eta pedagogiko hau? Ez nuke iritsi nahi Camorra liburua idatzi zuen Italiako kazetari hura bezain urruti (gaur egun mafiak meha­txatuta dauka, agerian utzi zuelako zaborren negozioa), baina zera esan nahi nu­ke, PIGRUGaren helburuek koinziditu egiten dutela hondakinak biltzeko eta tratatzeko lobbien interesekin. Cons­pi­raciones toxicas liburuan salatzen dira interes horiek. Ongi izan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!