EHAK alderdiak lortu du boto gehiena Hernanin eta EAJ-EA koalizioak EAEn

Kronika - Erredakzioa 2005ko api. 18a, 02:00

Hernanin, EHAK alderdiak 3.544 boto lortu ditu. Abstentzio altua izan da, %36,5ekoa

EHAK izan da alderdi bozkatuena Hernanin Legebiltzarrerako hauteskundeetan, 3.544 botorekin. Segidan EAJ-EA koalizioa gelditu da 2.876 botorekin. Hirugarren indarra PSE-EE izan da 1.691 boto jasota, PPk 822 jaso ditu, EBk 538 eta Aralarrek 467. Hauez gain, BERDEAK-PACMAk 26 boto jaso ditu, PHk 14, POSIk 10 eta UAk boto 1. Botoen kontaketa oso azkar egin zen atzo Hernanin eta 21:45erako emaitza guztiak bilduta zeuden. Parte hartzea %64,5koa izan da Hernanin, 2001eko hauteskundeetan baino 12 puntu gutxiago eta Euskal Autonomi Erkidegoan izan den parte hartzearen azpitik (%69). Bestalde, Hernanin jasotako boto zuriak 71 izan dira.
Hauteskunde eguna Atzoko hauteskunde egunean ez zen aparteko ezustekorik izan Hernanin, baina bai bitxikeria batzuk. Elizatxoko hautes-eskolan, esaterako, gauean tuberia bat lehertu zen eta zeuden papeleta guztiak bustita aurkitu zituzten goizean, hautes-eskola ireki zutenean. Goizeko 09:00etarako, ordea, tuberia konpondu eta papeleta berriak jarrita zeuden. Bestalde, EHNArekin botoa emateko normalean baino zailtasun gehiago izan ziren atzo, Bai Euskal Herriari ekimenak Kronikari jakinarazi zionez eta Udalbiltzak erreklamazio orriak jarri zituen hautes-eskoletan EHNArekin botatu nahi zutenek bete zitzaten. Nekane Erauskinek, EHAK-ko zerrenda buruak, botoa ematerakoan sortu zuen ikusmina ere aipagarria da. Kamera eta kazetari ugari bertaratu zen Gabriel Zelaia eskolara.
wEHAK EHAK alderdiak lehen hauteskundeak ditu aurtengoak eta lehen indarra izan da Hernanin. 3.544 boto atera ditu. Aurreko hauteskundeetatik parte hartu ez duen alderdia Euskal Herritarrok da (gerora SA izan dena). 2001eko hauteskundeetan 3.402 boto lortu zituen Hernanin. wEAJ-EA EAJ-EA koalizioak 2.876 boto atera ditu aurten, eta lehen indarra izatetik bigarren indarra izatera pasa da Hernanin, 2001eko hauteskundeekin alderatuta. 2001ean 4.366 boto atera zituen. wPSE-EE Alderdi sozialista hirugarren indarra izan da Hernanin, aurreko hauteskundeetan bezalaxe, baina, boto gutxiagorekin. 1.691 boto atera ditu orain eta 2001ean 1.806 boto lortu zituen Hernanin. wPP Partidu popularra izan da laugarren indarra Hernanin, Legebiltzarrerako aurreko hauteskundeetan baino boto dezentez gutxiagorekin. 822 boto lortu ditu orain, eta 2001ean 1.456 boto lortu zituen. wEB-Berdeak Bosgarren indarra EB-Berdeak izan da Hernanin, 538 botorekin. 2001ean EB-IUk 672 boto atera zituen. wAralar Aralar alderdiak Legebiltzarrera aurkezten den lehen aldia du aurtengoa eta 467 boto atera ditu Hernanin.
Legebiltzarrerako emaitzak Emaitza orokorrei dagokienez, EAJ-EAk 29 eserleku lortu ditu Legebiltzarrean, aurrikuspenek ziotena baino gutxiago. PSOEk nabarmen egin du gora eta bost eserleku gehiago izango ditu, 18 guztira. PP 15 eserlekura jaitsi da, EHAK 9rekin sartu da lehen aldiz Legebiltzarrean. EBk 3 eserlekuak mantenduko ditu eta Aralarrek eserleku bat lortu du Gipuzkoan, Legebiltzarrera aurkeztu den lehen urte honetan. Abstentzioa %31koa izan da EAEn, 2001ean baino 10 puntu haundiagoa. Gehiengo osotik urruti gelditu dira guztiak eta gobernatzeko aliantza garbirik ez da ikusten, begiratu batera
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!