Eta hori pentsatzen jarraitzen dugu

Kronika - Erredakzioa 2009ko abe. 31a, 01:00

( Andoni Amonarraiz EAJ-PNVko bozeramailea (*Erredakzioan euskeratua) ) Ez gaituzu konbentzitzen Plazaola jauna. Atez atekoaren ostean ez da herri galdeketarik egingo, eta askoren­tzat gaia garrantzitsua da herritarrek zer pentsatzen du­ten jakiteko, beldurrik gabe. Auzokideek zer pentsa­tzen duten edo zein behar dituzten jakiteko, beraiekin egindako bilerei dagokienean, idatzi hau sinatzen duena urtero biltzen zen Auzo Elkarteekin. Ez zen beharrezkoa bereziki gai garrantzi­tsua izatea, gauza normala zen. Ez bizilagunekin harremana izatea ezta Amerikak deskubritzea ere, ez dira talde honen obrak izan, beste ba­tzuk lehenago ere ibiliak gara itsaso berean. Gauzak nahasten ari gara, nahasten ari garen moduan hondakinak tratatzea (konposta, berziklatzea, berrerabiltzea, errausketa, etabar) eta hondakinen bilketa (gan­txoen bidezko atez atekoa, komunidadeka banatutako kuboen bidezko atez atekoa, bosgarren kontenedorea, etabar). Guk ahalmena dugu hondakinen bilketari buruz galdetzeko (zinegotziak gara) eta Diputazioak edo Batzar Nagusiak dira (diputatuak edo batzarkideak) errausketaren inguruan galdetu behar dutenak. Horrez gain, gustatuko litzaidake aurrean izatea azken azterketaren bat non esaten den aipaturiko kan­tzer, bizkarrezur erdibituak etabar bezalako gaixotasunak ugaritu egin direla Vienan edo Bartzelonan, kontuan izanda, errausgailuak hiriaren erdigunean daudela. Edota azken bost urteetan errausgailuren bat jarri den munduko edozein hiritan. Ez dut dokumentu hori eta San Markos Mankomunitateko juntakide izan nintzen lau urteetan ere ez nuen ikusi, beraz, ez dut ezer sinesten. Plazaola jauna, Gobernu Talde hau hainbeste kezkat­zen bada osasunaz, zergatik ez du udal ordenantzarik egin herrian erre­tzea debekatzen duena? Azkenik, Plazaola jauna, eta jakin gabe zein lotura duten alderdien ilegalizazioek, Alkatearen egoerak, hondakinen bilketak eta bere tratamenduak; esan behar dut, eta espero dut argi gera­tzea, ez dudala sinesten partiduen ilegalizazioan, ez noa PSE eta PPren bidetik helburu horrekin, errespetatzen ditut demokrazian ezarritako arauak eta sinesten dut bakarrik hitzan, medio bezala pertsona guztiekin erlazionatzeko, bazterkeriarik gabe. Zorionak eta urte berri on denoi, Plazaola jaunari ere bai.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!