‘Joerak’

Kronika - Erredakzioa 2009ko abe. 28a, 01:00

( Julen Lizaso Aldalur *(Erredakzioan euskeratua) ) Sandiusterrin egindako 20ga­rren hitzaldiarekin amaitu da atez atekoari buruzko ziklo informatiboa aurtengoz. Posti­t­i­boa izan da bildu diren gehie­nentzat zein­tzuk beharrezkoa ikusten duten sistema hau osasunaren, ekonomiaren eta ingurumenaren onerako. Negatiboa izan da parte har­tzea; %7 gutxi gorabehera. Gutxi emanda, ez al da gehiegi eskatzea erreferendum binkulante bat egitea eta honek arriskuan jartzea zaborra %75 murrizten duen sistema ezar­tzea? Esan dutenaren arabera, sistema martxan jarri eta urtebetera egingo dute galdeketa; herritarrek kontziente izanda bozkatuko dute, emaitzak esku artean dituztela. Andoni Amonarraizentzat ez da demokratikoki nahikoa; eta bera izan zen uko egin ziona galdeketa bat egiteari ez ezik, eztabaida prozesu bat martxan jartzeari. Hori 3.000 sinadura mahai gainean zituela galdeketa eskatuz, Ereñotzutik gertu egin nahi zen errausgailua zela eta. Emaitza herritarren gain dago. Hiri mordotan funtzionatzen du: Europan, Kandan, AEBe­tan, Aus­tra­lian, Zeelanda Berrian, Japoni­an, Korean, Tahilandian... Ez du funtzionatzen poilitizatu eta boikota egiten zaionean; Vilassar de Mar adibidea izan daiteke. Zerga­tik hainbesteko fijazioa herri honekin, sistema arrakastatsua izanda Usurbilen bezala, Katalunian 80 herritan, Balearretan eta Galizian? Etorkizuna izango duen politika da, bultzatzea baliabideak berrerabiltzea, kontsumoa mu­rriz­tea eta ondorioz, hondakina; bestela gaur zaborrak inbadituko gaitu eta bihar desertuak. Zabo­rra tratatuko duten azpiegiturak diseinatuta (errefusaren zabortegia, konpost planta, metanizazioarena etabar), txikiagoak, deszentralizatuak eta sortu eta kon­tsumitzen diren lekutik ahalik eta gertuen; bertakoentzako lanpostuak sortzen ditu, kutsadura mu­rrizten du eta beharrezkoa ez den garraiorako kostua saihesten du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!