( Andoni Aduriz Izagirre ) Ez dut atez ate zaborra biltzea martxan jartzearen (ezartzearen?) egokitasunaz eztabaidan jardun nahi, batipat daturik ez daukadalako (ziur asko egin diren hitzaldietara ez joateagatik). Baina gauzatxo bat esan nahi nuke hala ere, Vilassar del Maren bizitako hiru pertsona ´bakarrik` ezagututa, marka da hirurak honi buruz ezer onik ez esatea… Eskutitzaren arrazoia, eta zuk diozun bezala, boto arduradun ezaren aurrean erreferendumaren ezegokitasunaren gain da. Lehenengo aldia da herri honetan horrelako zerbait entzuten/irakurtzen dudala, izan ere denetarako erreferenduma eta herri partaidetza aldarrikatzen duzuenean (jaiak, aurrekontuak, ea…). Ondo iruditzen zaidana bestalde.
Baina orain, zer da kontua eta botu arduradun ezarena botatzen diguzu muturrera? Honek azalpen zehatza merezi du, edo beste zerbaiten susmoa hartuko diot, hau da, gehiengo baten ezetzaren zalantzaren aurrean nahiago duzuela zuen erara ezarri. Horrek izen bat ez al du?
Bestalde hitzaldietara ez joanda, ixilik egoteak arrazoia ematea bezala dela esaten duzunean, uste dut berriz ere oker zabiltzala. Beharbada ez joatearen arrazoia ez da gogo edo nahi eza, baizik eta herriko txokoetatik pasiatu eta eguzkia hartzeaz gain beste egin behar batzuk baditugulako (lana adibidez, ea…) da. Baina horrek ez du esan nahi ixilik egon beharrean gaudenik, ez jauna!! Hitz egin nahi dugu eta horretarako eskubide guztia dugu (eskubideak, beste arloetan aldarrikatzen diren bezala, ezin dira gaur jarri eta bihar kendu. Bakoitzaren interesaren arabera erabiltzen denean badakigu zer gertatzen den ezta? Eta horren aurka askotan kexu azaldu gara…) Eta erreferenduma, beste gauzetarako bezala, hitz egiteko tresna egokia da.
Besterik gabe, besarkada bat eta URTE BERRI ON!!!!!!!
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!