( Angel Olaran
(*Erredakzioan euskeratua) ) Esker ona erakusteko asmoz bidaltzen dizuet Gabonak eta Urte Berria zoriontzeko gutun hau. Utziko didazue, labur-labur, Jesusen jaiotzan sentitzen dudan inspirazioa azaltzen. Ez dut asmorik inor konbentzitzeko edo bihurtzeko.
Sentimendu sakonenean, itsuak bakarrik ulertu dezake itsua, edo pobreak pobrea. Era berean, gizakiak bakarrik salbatu dezake gizakia. Jainkoa aditza gizaki bihurtu zen, gure gizatasunetik gu salbatzeko. Jainkotasunetik iritsitako salbazioa, gizakiak parte hartu gabekoa, debaldekoa izango litzateke, gaizki ulertua. `Jainkoa gizaki jaio da, berdina berdinetik salbatzeko´(G. Nancianceno).
Jaiotzetik gurutz-iltzatua izan arte, Jesusek gizakiaren alderik txarrena ezagutu zuen: mespretxua, abandonua, ez ulertzea, gorrotoa, hiltzeari beldurra, mina, tortura, injustizia... gizakiak bizi dezakeen txarrena bizitu zuen. Egoera horiek bizituta lortzen du Jesusek gizakien askatasuna. Guk ordea bedeinkapenekin, konkordatuekin eta dekretuekin lortzen dugu. Arroparekin, eta esku garbiekin.
Heriotz zigorrez hil aurreko gauean, afari baten testuinguruan, bere jarraitzaileak behartzen zituen hankak garbitzen uztera. Egintza honen bitartez, bere bizitza osoan indarra hartzen joan zen mandamentua betikotu zuen: elkar maitatu ezazue. Ondoren, gure artean irauteko beste bide bat ireki zuen, ogi eta ardo bidez. Afaria bukatuta, olibondo artean, bere jarraitzaileak lo zeuden bitartean, asetu arte edaten zuen, aldez aurretik jakinda ez zuela ezertarako balioko. Eta odola izerditzera iritsi zen.
Bizitzako azken ordu hauek bizitzeko jaio zen, eta Jesusek bere jarraitzaileekin bizi nahi ditu, betirako. Eta horregatik, gizatartu zituen ogia puskatzea eta ardoa edatea. Gaur egun ordea, zoritxarrez, mezetan bakarrik erabiltzen ditugu, eta zaila egiten zaigu ekintza horretan ikustea Jesusek ikustarazi nahi zuen hanka garbiketa, maitasunaren mandamentua, pobreenganako izan zuen begikotasuna. Topaketa honetan, partehartzaile bakoitzak berea egin behar du Jesusen jarrera barneratzeko: `Har ezazue eta edan´...
Ziurrenik ez da kasualitatea izango, bere bizitzako aurreneko eta azkeneko ekintza bazkari baten inguruan gertatzea, gizakiaren eskubide oinarrizkoena. Belenen, amak aska batean jartzen du, animaliek jaten duten lekuan. Eta gainera, artzainak dira aurrenekoak gurtzen.
Bi ekintza horien artean, jaiotza eta heriotza, Jesusek pobreenganako jarrera berezia zuela erakutsi zuen. Beraiekin identifikatzen da, `beraiei egin zenietena, neri egin zenidaten´...
Nahiz eta kontuan izan San Vicente de Paul, San Frantzisko de Asis eta beste batzuek elizaren historian izan zituzten konpromezuak, elizaren jarrera ez da pobreengandik oso gertu egon, ez bada hauek karitate objektu bezala erabiltzeko izan.
Azken urteetan, Elizako hierarkia altuenengandik, entzun daiteke Elizaren preferentzia pobreak direla. Zerbait bada.
Pobreak gaur egun Elizaren aukera hori bere larrtan bizitzen ari ote dira? Jesusek pobreak laguntzen zituen, eta duindu ere egiten zituen, pertsonak zirela sentiarazten zieten, eta gizartera itzultzen zituen. Hain seguru sentituko ote dira gaur egungo pobreak elizaren amatasunean?. Horien artean emigranteek, egunean janari faltagatik hiltzen diren 25.000 milatik gora umeek, eta pobrezian bizi diren herriek?
Umezurtzak eta gazteak prostituitu egin behar dute ikasi ahal izateko. Noizbait Eliza Amagandik babestuta edo defendatuak sentitu al daitezke? Izan al dezakete jateko eskubidea? Bizitzeko etxe bat edukitzeko edo jazteko eskubidea? Osasuna, hezkuntza eta familia bat edukitzeko eskubidea?
Gaizki elikatutako emakumeak daude, eta animatu egiten dituzte, agindu egiten diete bezero baten aurrean ez babesteko, normalean mozkortuta egoten den bezeroa. Eliz Amarengandik babestuak, lagunduak sentitzen ote dira haurdun geratzen direnean? Beraientzako oso gogorra da haurdun dauden bitartean abandonatuta sentitzea, gosez jaioko diren seme alabak izatea, ume horiek erabili behar izatea kalean dirua eskatzeko. Momentu horietan, non daude haurdunaldian agindu eta txalotu dutenak? Bizitzaren eskubidea hasten da, bereziki, jaiotzarekin. Fetuak bizitzeko duen eskubidea defendatzen denean hipokresia haundia dago, gero pertsona denean mespretxatu egiten baita.
Pobreak elizatetik baztertuta sentitzen badira, normala da Gabonen ezaugarria kontsumismoa izatea.
Gure lanaren alde egiten duzuen guztien artean era guztietako sinesmenak daude, baita sinesten ez dutenak ere. Hala ere, guztiok badugu izendatzaile komuna, bizitza, bizitza duina. Zuen benetako babesa eskertzen dut, eta elkarrekin, urruntasunean, giza berotasuna eramaten jarraituko dugu Beleneko ateetara. Bertan, Jesus jaioberriak izena du Eder, Ona, Samwel, Hailish...
Gabon zoriontsuak eta 2010 zoriontsua izan.
Jainkoak bedeinka zaitzatela.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!