`Fe y Alegria Guatemala´-k eskerrak eman nahi dizkie Gipuzkoako erakundeei

Kronika - Erredakzioa 2009ko abe. 26a, 01:00

( P. Miquel Cortes Bofill Fe y Alegria Guatemala-ko zuzendaria (*Erredakzioan euskeratua) ) Abenduko aurreneko egunetan Gipuzkoako erakunde ezberdinak bisitatzeko aukera izan dut. Kooperazio eta garapen proiektuak izan ditugu elkarrekin, Hirugarren Adina Hirugarren Mundua erakundeak lagunduta; konpromezu eta entrega osoa duten pertsonez osatutako erakundea. Guatemalan, Fe y Alegria Guatemala fundazioari esker, 12.500 ume joaten dira eskolara. Fe y Alegria- k 47 eskola-zentro ditu, Guatemalako 7 probintziatan banatuta. Horietan aritzen dira lanean 650 irakasle, duten profesionaltasun eta bokazioarekin laguntzen. Asko dira aurretik ditugun proiektu eta beharrak. Baina baita ere, bide-lagun asko ditugu, gurekin kolaboratu eta solidarizatzen direnak. Fe y Alegria Guatemala fundazio hezitzailetik, bereziki eskertu nahi dugu Gipuzkoako Foru Aldundiak egin duen guztia gure ikasleen heziketa kalitatea eta baldintzak hobetzeko. Baita ere, eskerrak eman nahi dizkiegu Hernaniko Udalari eta Karmelo Labaka Institutuari, eman dizkiguten 6 tornu eta 70 ordenagailuengatik. Donostiako eta Hondarribiako Udalari eskerrak eman nahi dizkiogu emandako sentsibilitate hi­tzaldiengatik. Era berean, eta azpimarratuz, eskerrik asko baita ere Lasarteko Misiones Diocesanas Interparro­quialesi, eskolako materiala zuen edukiontzia Guatemalara ekartzeko laguntzeagatik. Gipuzkoako herriek eta erakundeek duten eskuzabaltasuna konpartitu genituen bertan izan ginenean. Herri arteko eskuzabaltasuna bizitu genuen. Mundu justuagoa eta solidario baten esperantza dugu. Bide batez, Gutemalako herritar eta lagunen partez Gabon zo­riontsuak opa dizkizuet eta 2010­garren urtea ilusioz betea izan dadila guztiontzat espero dut. Eskerrik beroenak emanez,
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!