( Andoni Amonarraiz
EAJ-PNVko bozeramailea
*Erredakzioan euskeratua ) Gobernu Taldeak eta Ezker Batuak herria isilarazten dute
Bi urte eta erdi daramazkit entzuten Udal Gobernu honentzat herritarren partehartzeak duen garrantzia. Partehartze prozesu guztiak, gehiago edo gutxiago, gai garrantzitsuen inguruan izan dira, baina benetan garrantzi haundiko gaia esku artean dugunean, atez atekoa den bezala, eta nabari denean herritarrak ez daudela guztiz ziur, Gobernu Taldea Ezker Batuarekin bildu da eta ez du uzten herriak iritzirik eman dezan. Esaten dute galdeketa, sistema jarri ondoren egingo dutela.
Darabilten beste argumentuetako bat honakoa da: iritzia emateko lehenengo martxan ikusi behar dela. Hori horrela, zertarako egiten dira hauteskundeak? txandatu gaitezen partidu politiko guztiak Udal gobernuan, eta ondoren bozkatuko dugu.
Sistema honetan sinesten ez dugunok ez dugu zer eginik... Martxan jarriko da plenoko gehiengoak erabaki duelako (Gobernu Taldea eta Ezker Batua) eta bi talde hauei ez zaie batere inporta herriak pentsatzen duena.
Azkenik, zalantza bat dut: Zergatik nahi dute jarri Usurbilgo eta Hernaniko Udalek konposta planta bat beraientzat bakarrik, horrek dakartzan gastuak ahaztu gabe, kontuan izanda Partzuergoak (Diputazioa eta Mankomunitateak) aurreikusia daukala materia organikoa tratatzeko Gipuzkoan beharrezkoak diren plantak jartzea?
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!