( Julen Lizaso )
Andoni Aduriz, berriro irakurriko bazenitu publikoki egin dituzun komentarioak, nire bizitza pertsonalarekiko duzun estimuaren inguruan, agian, gorritu egingo zinateke, pertsona heldua zarela uste baitut… behintzat adinez.
Zalantzan jartzen baduzu ere, lan ere egiten dut; agian ezberdintasunetako bat da ordutegia eta jarduera aukeratu ditzakedala; modu honetara, ez naiz soldatapean bizi denetakoa, agian zu izan zaitezkeen bezala. Erabaki nuen nire denbora eta dirua erabaliko nuela izatean eta jakitean, eta ez edukitzean eta kontsumitzean; ez baita aberatsagoa gehiago duena, baizik eta gutxiago behar duena. Era berean, ez da jakintsuagoa hitz asko esaten dituena, baizik eta gutxirekin zerbait argitzeko gai dena.
Zuk esaten duzun moduan, nire denborako zati bat kontenplatzeko erabiltzen dut. Lainoak erakusleihoak baino gehiago begiratzen ditut, hostoak nola erortzen diren begira egoten naiz, telebista ikusten egon beharrean, gizarteko orriak kiroletakoak baino gehiago irakurtzen ditut, gizaki bezala heztea nahiago dut, herritar bezala hezi baino, etab. Nire denbora pasatzen dut bizitzari zentzua eta nire existentziaren arrazoia bilatzen; gure agintariek ezkutatzen diguten egi erdiaren inguruan kontzientziatzen saiatzen naiz. Horrek koste sozial eta ekonomikoa dakar, eta horren adibidea da hau. Zeren ordainetan, eta noren mesedetan?... edo hau ere ez duzu ikusi nahi?
Dagoneko baduzu abantaila bat, nire bizitza pribatuari buruz badakizu zerbait gehiago. Ez ezazu ahaztu, partidu honetan gure biloben osasuna eta ingurugiroa jartzen dugula jokoan, gorputz eta planeta bat –bakoitzak bere barne errealitatean-. Einsteinek esan zuen bezala `Energia iturrien erabilera ezin da naturan ikusi daitekeena baino haruntzago joan´ eta Teresa de Avilak gaineratu zuen `Gure gorputzarekin zintzoak izan behar gara, gure arimari bertan bizitzea gustatu ahal izateko´
Ongi izan
(*Erredakzioan euskeratua)
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!