( Iñaki Arratibel Olaziregi
Hamaikabat alderdia ) Atzo jakinarazi zuten, 346/10 AUTOA, maiatzaren 4ko fetxa daukana, eta Donostiako Auzitegi Kontenzioso-Administratiboan erabakia. Bertan, suspenditu egiten da, Atez Ateko kuboak kontratatzeko espedientea exekutatzea.
Hernaniko Hamaikabat taldeak publikoki adierazi nahi du bere atsegina, erabaki judizial hori hartu delako. Erabaki horrek baieztatzen du, zergatik egin diren horrenbeste salaketa, Atez Atekoaren inguruko ilegalitateei buruz.
Izan ere, bere garaian, auzitegiek Usurbilgo konpostadora suspenditu zuten, eta gaur Donostiako auzitegiak kuboak adjudikatzea suspenditu badu, bihar, zintzilikatzekoak adjudikatzea suspendituko du, eta azkenean Atez Atekoa suspendituko du.
Hamaikabatek uste du, Udal gestoreek eta Mankomunitatekoek arduragabe eta legez kanpo egin dituztela gauzak. Itsutu egin ditu Atez Atekoak. Oraindik garaiz gabiltza, alkatearen eskuetan dago Atez Atekoa bertan behera uztea. Arduraz jokatzeko garaia da, harropuzkeriak eta haundikeriak alde batera utzita.
Lehendabiziko balorazioa eginda, Hamaikabat taldeak auto-judiziala tentuz aztertuko du, eta aztertu, zein pausu eman hernaniarren interesen alde eta eskubideen alde.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!