‘Berriro’

Kronika - Erredakzioa 2009ko abe. 26a, 01:00

( Julen Lizaso Aldalur (*Erredakzioan euskeratua) ) Jesus Maria Mugica eta Gerardo Munduate: egia da. Oso kon­tzientziatua eta interesatua nago (komatxorik gabe) atez ateko gaikako bilketa sistema ondo atera dadin; eta baita ere nahigabetua -ez dezepzionatua- la­gun­duko ez dutenekin beraien estrategiaren alderik zikinena erabilita. Ez dut inoiz esan egungo sistemari bosgarren kontenedorea gehituta, bi­koi­tza kostatuko li­tzaigukenik, zuek zuen idatzian aipatzen duzuen bezala. Galdetzen duzue zein sistema izan­go den garestiena, oraingoa , bosgarren kontenedorearekin, edo atez atekoa. Be­re garaian Iñaki Arra­ti­belek esan zuen: bilketa sistema berriak (atez atekoak) egungo hondakinen kudeaketaren kostua bikoiztu dezake, Vilassar de Marreko kostuen datuak eta emaitza txarrak aipatuz. Puntuz puntu erantzun zitzaion... eta isildu egin zen, eta modu berean isiltzen dira erreferenduma egitea egokia ez dela arrazoitzen dietenean, bozka arduratsuaren hutsunea dela eta. Auzokako bileretan honen guztiaren inguruan hitz egin da, eta ez azal­tzea, isiltzea bezalakoxea da, eta entzun eta isil, baiezko borobil... nahi duzuena pen­tsatu. Horrez gain, atez atekoak langile gehiago behar izatean (Hernanin 2 gehiago) gaikako bilketa zeha­tzagoa eta eraginkorragoa da. Horrela, atez atekoaren ezaugarrietako bat da, ia dena birzikla­tzen dela, eta ondorioz lehengaiak eta energia aurrezten direla. Birzikla­ga­rria ez den zatia %15-20ra murriztean, egun, zabortegiko faktura eta etorkizu­ne­an errauskailukoa, minimoa da eta ku­tsa­dura ere bai. Honekin guztiarekin emaitza hobeezinak lortzen dira arlo guz­­tietan: ekonomia, ekologia, pedagogia, osasuna... eta lanpostuak sortzen dira. Lagunak, ‘kontu’ honekin eta gehiagorekin, ezin badut zuengana jo, ziur bidaltzen didazuen ‘beste jende’ horrek, bizitza zaila ikusten duenean (zuen seme-alabek esaterako)... sistema bere egiten dutela.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!