Ibon Casas eta ‘rock itsua’(blind rock)

Kronika - Erredakzioa 2009ko abe. 18a, 01:00

( Luix Gorrotxategi Zigaran (KOXKA Elkarteko kidea) ) Ibon Fernandez Casas musikari hernaniarrak ‘Cuatro televisión’go programa batean parte hartuko du. Emanaldia, ’21 días a ciegas’ izenburupean, gaur, abenduak 18, gaueko 23:20etan eskainiko da eta ezintasunari zuzenduta dago. Ibonek, jaiotzez, ikusmen ezintasun serioa dauka. Horrek bizitza baldintzatu badio ere (Altea, bere gida-txakurra beti ondoan) ez da inoiz kokildu bere musika sormen eta asmoak aurrera ateratzeko. Duela hogei urte eman zituen, pop-rock musika arloan, bere lehen pausoak, benetako lagunen babesik falta izan ez zaion kitarjole, abeslari eta konposatzaile honek. Geroztik rock talde ezberdinetan parte hartzeaz gain, diska zerrenda luzea argitaratu du. Gaur egun ‘rock itsua’ren sortzaile bezala da ezaguna Ibon. Egitasmo honetan dabil, gogor jo eta jo, kon­tzertuak, hedabideetan agerraldiak, elkarrizketak etab. Argitaratu berri du azken CDa bere konposizio berriekin (‘La pasta por delante’, ‘Apaga la luz y verás’, ‘Guztion amets galduak’ ...). Rock energiaz mugitzen den tren hau ez dadila gelditu!
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!