KONTSULTA

Kronika - Erredakzioa 2009ko abe. 6a, 21:48

( JULEN LIZASO )

Kontsulta

Atez atekoaren oposizioak eskatzen du oraingo sistemarekin jarraitzea eta bosgarren kontenedorea gehitzea. Galde­keta egitea exigitzen dute, justifikatuta, atez atekoaren kostua bikoitza izan daitekeelako. Beste behin ere kostuena gezurtatu zaie arrazoitutako datuen bidez, Vilassar de Mar, eta abar, baina isildu eta berdinarekin bueltatzen dira. Atez atekoak zenbait herritar de­se­roso sentiarazten ditu sitema ez du­telako ezagutzen (eta bozkatzea eska­tzen dute), bereizketan esfortzu gehiago egitea eskatzen duelako (orain egin beharko luketeena baino pixka bat gehiago), eta ordutegi eta egutegi bat bete behar delako hondakinak atera­tze­ko. Zenbat gehiago dakite hernani­a­rrek bi sistemen abantail eta desabantailen inguruan, beraien irizpideen ara­bera bozkatzeko? Eroso­tasunaren alde bozkatuko lukete... baina osasunak gehiago merezi du. Gobernu taldeak markatua dauka be­re proiektua eta metodologia atez atekoa jartzeko, Diputazioak berea daukan bezala Zubietan errausgailua jar­tzeko. Bietako inork ez du aurreikusten a priori galdeketa binkulante bat. Demokrazia partehartzailea hiriaren heldutasunaren eta askatasunaren adi­erazle da. Noizbait izango da lehenengoa; Hernanin izatea nahiko nuke eta atez atekoagatik, baina askatasuna eta erantzukizuna bi oinak bezalakoak dira: banaezinak eta beharrezkoak erabakitasunez ibiltzen jarraitzeko. Hitzaldi informatiboetan herritarren partehartze eskasa izan da eta sistemen inguruan iturri profesionaletatik informatzeko gogorik izan ez dutenei, kaleko ‘txaskarrilo’-arekin konformatu direnei, askatasunerako eskubide hori oparitzea galarazten du. Non uzten dute eztabaida teknikoa?... kalean.

Julen Lizaso (*Erredakzioan euskeratua)

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!