Ezin harrituta egoteari utzi...

Kronika - Erredakzioa 2009ko abe. 5a, 01:00

( Andoni Amonarraiz ) Deialdi honekin: «Datorren ostilarean abenduaren 4an (atzo) eguerdiko 13:30e­tan, Biteri kultur etxeko areto nagusian atez atekoaren inguruko bilera informatiboa izango da udal langile guztientzat. Arren eskatzen zaizue bilera horretan parte hartzea». Uste dut, Udal honetan, azken legegintzaldian, Taifa erreinu bihurtu den honetan, ikusteko geratzen zitzaigun bakarra zela Alkateak (enpresa pribatuetan Gerentea litzatekeena, eta ez jabea) bilera bat antolatzea langileekin, lan orduetan, azaltzeko, atez atekoari buruz berari okurritzen zaiona. Gure gestoreak dirudienez ez dira konturatu, herritarren dirua dela Instituzio Publikoek ahalik eta gehien produzitzeko eta bere langileek, politikoak izan edo funtzionarioak, aukeratuak edo kontratatuak izan direla beraien lana burutzeko. Hernaniarrentzat, funtzionarioak izan edo ez, bilerak egin dira auzoka eta Biterin, eta nahi zuenak joateko aukera zuen. Zergatik ematen diete tratu berezia beraien fun­tzionarioei? Zergatik bere lan orduetan? Alkateak bere dirutik ordainduko al die 300 langile horiei (7.250 euroz ari gara)? Gutxieneko zerbitzuak izango dira Ongintzan, kiroldegian eta udaletxeko arlo guztietan edo nagusituko da Hernanin Usurbilgo atez atekoaren inposizioa, barkatu, inplantazioa? Udaletxea nirea da!!! oihuarekin gobernatzen gaituzte oraindik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!