Autobusa eta bokata

Kronika - Erredakzioa 2009ko aza. 28a, 21:35

( Andoni Amonarraiz, EAJ-PNV (*Erredakzioan euskeratua) ) Orain dela urte asko, autobusak bete­tzen zituzten herri ezberdinetako herritarrekin eta bokata bat eman on­doren, mitin batera eramaten zituzten. Lotsagarria. Ba­tzuetan zezen plazak eta estadioak betetzea lortzen zen eta beste batzutan interesatzen ez ziren bilerak zapuzten ziren. Urrutira joan gabe, hilaren 19an, ostegunean, Hernani garai horietara itzuli zen. H1ek antolatutako ekitaldi batean, nire ustez oso interesgarria, asmoa zegoen Atez ateko hondakinen bilketaren inguruko ikuspuntua azaltzeko eta hernaniarren iri­tziak en­tzuteko. Baina beste herri batzuetako pertsonez betetako autobusa azaldu zen Usurbilen ezarritako Atez atekoaren aldeko be­rai­en ikuspuntua in­po­satzeko inten­tzio sa­no­arekin. Mar­txa askatzaile honen bu­ruan San Mar­koseko presidentea zegoen, Zu­bie­tako (Usurbilgo auzoa) herritar bat. Bertan Atez atekoa ezartzeko he­rri galdeketa egin zen eta emaitza ze­ra izan zen: bere auzoan EZ, eskerrik asko. Hitzaldira joan zen hernaniar batek erreflexio interesgarria egin zuen: «Atez ateko eredua defenditzeko hainbeste per­tsonek batera etorri behar badute, ez da ezer onik». Nik uste nuen autobus eta bokaten garaiak, boikotarena eta presioarena bezala, desagertzen ari zirela, eta iritziak eta ikuspuntu ezberdinak mahai baten bueltan landu zitezkeela. Baina ikusten dut sektore batzuetan, presioa egitea, bilerak zapuztea eta beraien buruak ikustea aska­tzaile eta egi bakarraren jabe bezala, eguneroko kontua dela. Jainkoak libra gaitzala autobus eta bokaten aldekoetatik!!!
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!