( Julen Lizaso
(*Erredakzioan euskeratua)
) Benetan bera praktikan jartzea da txertorik onena, saihesteko gatazkak, desberdintasunak, biolentzia, korrupzioa, gaixotasunak, paroa, prekarietatea...
Hondakinen gestiorik onena da, ez sortzea, dio Carlos Ormazabalek 21eko artikuluan: ‘Hasi gaitezen prebentziotik’. Diputazioak urtero 600.000 euro gastatzen dituela dio, besteak beste, egun hondakina zabortegira botatzea saihesteko eta 2.013an errausteko.
Jarri nahi den Aurrerapenerako Plana ez da jasangarria 2.016rako konposta %10,1ekoa eta errausketa %89koa izatea espero bada. Prebentzioa optimizatuta, ahalik eta hondakin gutxien sortzea eta ahalik eta gehien berziklatzea lortzen da. Nola neurtu bere arrakasta? herri bakoitzak zabortegira botatzen duen berziklagarria den hondakin kantitatearen arabera eta konpostagarriaren arabera.
Lehenengoa lortzeko, herritarron ohiturak aldatzea besterik ez dago eta kontsumo-ondasunak enbasatzen dituzten enpresen legedia aldatzea. Bigarrena Udal bakoitzak darabilen sistemaren gain dago.
Eztabaida guztien gakoa hauxe da: egun zabortegira botatzen diren hondakinen %80 berziklagarriak eta konpostagarriak dira, eta atez atekoaren bidez %30era murrizten da kantitatea gutxienez, eta Usurbilgo kasuan %18ra.
Ohitura egokiek esfortzu gehiago eskatzen dute, baina gizarte aberatsagoa egiten dute, ingurumena zaindu, energia aurreztu eta... osasuna prebenitu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!