Azaroaren 25a-Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna

Kronika - Erredakzioa 2009ko aza. 25a, 01:00

( Hernaniko Berdintasun Kon­tseilua, Hernaniko Gizon Taldea, Herne Neska Taldea, Hernaniko Emakumeen Zentroa. ) Emakumeenganako Indar­ke­riaren Aurkako Nazioar­teko Eguna dela-eta, Hernaniko Berdintasun Kontseiluak, Her­­naniko Gizon Taldeak, Herne Neska Taldeak eta Her­naniko Emakumeen Zen­troak jakinarazi nahi dute indarkeria matxistak eragindako gaitz sozialaren aurka lanean jarraitzeko konpromisoa dutela. Emakumeenganako in­dar­­ke­ria gizon eta emakumeen arazoa da, gizon eta emakumeen arteko desberdintasunean oinarritutako harremanetan baitu jatorria. Bizi garen gizarte patriarkalean, genero rol tradizionalek harreman batzuetan emakumea gizonen menpekoa izatea dakar. Horrek indarkeria eragin dezake: sinbolikoa, morala edota fisikoa; tratu txarrak alegia. Gizonek eta emakumeek eskubide berberak dituzte, eta horregatik parekidetasunean eta tratu onean oinarritutako harremanak eskatzen ditugu. Gai honen inguruan antolatuko diren ekintzak emakumeen babesa eta autonomia bermatzera bideratuak egon behar direla ulertzen dugu. Indarkeria mota honen biktima nagusiak emakumeak baitira. Emakumeen eta Gizonen Berdintasunean oinarritutako kultura baten aldarrikapena eginez, eta emakume zein gizonen inplikazioa eskatzen dugu berdintasuneranzko borrokan. Herritar guztieei, emakume zein gizon, heldu zein gazte, dei egiten diegu parekidetasunaren inguruan hausnartzera, borroka horretan murgiltzera eta jarrera sexista ororen aurrean irmoki berdintasuna aldarrikatzera. Era berean, azaroaren 25ean, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Na­zio­ar­teko Eguna dela-eta, 19:30etan Plaza Berrian egingo den kontzentrazioan parte hartzera gonbidatzen ditugu herritar guztiak. Baita emakumeenganako indarkeria salatzeko prestatu diren beste ekintzetan ere. Guztiok Tratu onaren alde!
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!