Kuriosoa…

Kronika - Erredakzioa 2011ko ots. 10a, 01:00

( Josu Arrieta Iraola ) Euskal politikan, zenbaitetan, argazki bitxiak izaten dira, oso esanguratsuak. Azkena, astelehen honetan, Euskalduna Jauregian, Ezker Abertzalearen estatutu be­rrien aurkezpenean. BERRIAren ediziotik jasota, ekitaldira joan zirenak: ´Euskal gizartearen ordezkaritza zabala bertaratu da gaur Euskalduna Jauregian estatutu berrien aurkezpenean. EAJ, EA, Aralar, Alternatiba, Ezker Batua eta Abertzaleen Batasuneko ordezkariak izan dira, baita ELA, LAB, EILAS, ESK eta Hiru sindikatukoak ere, eta CCOOren bi ordezkari modu pertsonalean`. Azaldu ez zirenak berriz: `PSE-EEk, PPk Hamaika­batek, UPyDk eta UGTk uko egin diote aurkezpenean egoteari, nahiz eta gonbidapena jaso zuten.` Hamaikabat non eta norekin kokatzen den ikustea kuriosoa izango da, harritzekoa ez, ordea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!