( Julen Lizaso Aldalur ) Aurrez aurre izan ziren lehengoan, zaborraren gaiak kezkatzen dituen herritarrak, gaiaz gehiago informatzeko asmotan. Lortu ote zuten zalantza dut, baina ez dut batere zalantzarik hondakinen kudeaketaren egungo sistema hobetzeko denok dugun borondate onaz. Ez ditut zalantzan jartzen beraien arrazoiak, baina bai ondo informatuta egotea, izan ere, atez atekoaren aurka daudenei entzunda, iruditzen zait aldaketari aurre egin nahi horrek eraginda, ojektibotasuna galtzen dutela.
Hilabeteak dira idatziak gurutzatzen ari garela prentsan. Hernaniko Hamaikabat taldekoek bai Azkoitia, Zumaia eta Zarauzkoek eta herritarrek, erantzuna jaso dute puntuz puntu... beti isildu izan dira. Orain hitzaldi honetara dei egin digute eta argumentu berdinekin datozkigu: kontsulta eta Usurbilgo hondakinen desagerketa... izorratzeko gogoa dute.
Ni neroni ez naiz fio esaten didatenean hernaniarren hobebeharrez ari direla, izan ere, konfrontazioa arrazoiaren bidez eman beharrean, estrategia politikoa erabiltzen ari dira.
Plataformei, Hernanin Zero Zabor gisakoei eta kontra daudenei, debate publikoak egin ditzaten animatzen diet eta hernaniarrei parte hartzera.
Bost sistema probatu ditut eta Hernanira iristear dagoenaren aldekoa naiz; izan ere, guztiaren gainetik, pertsonon eta planetaren osasuna dago. Kontsumismoaren zurrunbilo honetan sartuta egonda, inongo sistemak ez gaitu libratuko ondorioetatik, baina atez atekoa da gutxitzen lagunduko duen sistema bakarra. Kontra daudenak beraien berreziketaren aurka ari dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!