Pakito, 25 urte kartzelan

Kronika - Erredakzioa 2009ko aza. 14a, 01:00

( Rosa Lujanbio Galdeano, Pakitoren arreba ) 2009 urteko uztailean, nire anaia Pakito euskal preso politikoak 25 urte bete ditu kartzelan. Hortaz, 197/2006 doktrinaren aplikazioa dela eta, beste 5 urte geratzen zaiz­kio libre izateko. Honen harira, nire buruari galdetzen diot: Zenbat urte pasa dituzte GAL azpijokoarengatik kondenatu zi­tuz­tenek? Jadanik 21 urte pasa dira euskal preso politikoen elkarteko kide naizenetik; lehenengo Senideak eta orain Etxerat. Urte guzti hauetan zehar, nire anaiaren argazkia eraman dut kontzentrazio, manifestazio edo ekitaldiren bat zegoen tokietara, bai Her­nanin eta baita Hernanitik kanpo ere. Guzti honekin, dispertsioaren amai­e­ra, gaixorik dauden eta kondenaren 3/4ak beteak dituzten presoen kaleratzea, eta orain nire anaia bezala kondena osoa betea duten presoen askatasuna aldarrikatzen aritu naiz. Gauza da 21 urte hauetan, baita Madrilen Aznarrek go­ber­natzen zuenean ere, ez di­da­tela inolako oztoporik jarri argazkia eramateko. Orain, or­dea, poltsikotik ateratako lege bat dela medio, hau egitea de­be­katuta omen dago, kartzela zigorrarekin gainera!! Ez al da izango jarrera honekin Euskal Herrian dugun benetako ara­zo politikoa eta honen ondorioak ezkutatu nahi dituztela? Derrigortu egiten naute, baina ez naute konbentzitzen-Animo Pakito!!
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!