( Jesus Mª Mugica Arribillaga
(*Erredakzioan euskeratua) ) Atez ateko hondakin bilketa sistemaren inguruan galdetu diot Katalunian bizi den lagun bati, eta honakoa izan da erantzuna: Atez ateko hondakin bilketa oso esperientzia txarra izan da Kataluniako Vilassar herrian. Orain sei urte jarri zen eta herritar guztiak ero moduan ibili ginen.
Carmenek esan dit bera saiatu zela ondo egiten, baina aurrera eramateko ikastaro bat egin beharra dagoela. Hondakinak banatzeko, bost ontzi genituen etxean, hau da, hondakin orokor, organiko, paper eta kartoi, beira, eta plastiko eta eduki-ontzienak. Eta nola banatu jakiteko, sukalde guztiko paretak zerrendez beteta geneuzkan.
Prozesua ikaragarri garestia da, poltsak irekitzen zituzten inspektoreak jarri behar izan zituzten, eta gaizki egiten zutenek isuna jasotzen zuten. Herria sosik gabe utzi dute, birziklatzearen ondorioz jasoko ziren diru sarrerak ez baitira jaso. Gastuak eta ustekabekoak berriz izugarriak izan ziren.
Horrez gain, etxe-aurre guztiak zikin-zikinak zeuden, eta gainera, jaso bitartean, poltsa guztiak han egoten ziren. Gainera, bitarte horretan, kaleetatik zenbiltzan animalia askok poltsak puskatzen zituzten. Nobela oso bat kontatuko nizueke, baina ez dizuet gomendatzen.
Villasarren atez atekoa bertan behera utzi zuten, eta orain birziklatzen jarraitzen dugu; baina atez atekoaren ordez, hondakinak banatzeko kontainerrak jarri dituzte. Eraginkorragoa da, baina astuna eta desatsegina izaten jarraitzen du.
Atez atekoa aldatzeko manifestazio bat egin zen, eta nire bizitzan joan naizen bakarra izan zen. PSC izan zen sistema jarri zuen alderdia, eta hurrengo hauteskundeak galdu egin zituen, hondakinez titietaraino baikeunden.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!