( Isabel Zubillaga Huizi ) Zurekin ados nago. Denok zuk bezela jokatuko bagenu beste sistema berri baten beharrik ez legoke. Orain denetik gehiegi daukagu eta horrek sortzen digu arazoa, pilatzen diren zaborrekin zer egin. Ez litzateke hobe izango orain daukagun sistema hobetu, jendea berriz eta berriro kontzientziatu eta denori erakutsi zer daukagun jokoan? Nik hala uste det. Nahikoa izango litzateke zabor organikoarekin zer egin, denon artean adostea.
Eta beste gauza bat. Udaletxetik deitu izan digute beste gaiengatik bileretara (Txotx denboraldia, e.a.) baina zabor bilketarengatik berriz ez. Orain egiten ari diren bileretan ikusi da atez ateko bilketa sistema berrian, gauza asko daudela erabaki gabe, baina sistema hau ezartzeko erabakia hartua dago. Gainera diru arazoak ere badira; izan ere, zenbaki ezberdinak agertzen dira. Nire ustez oraindik garaiz gabiltza gai garrantzitsu hau denon artean egokiago bideratzeko.
Besterik gabe Anttoni, besarkada bero bat.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!