Batzuk berdin jarraituko dute

Kronika - Erredakzioa 2009ko aza. 8a, 11:29

( José Luis Gómez Álvarez ) Gure etxean zaborraren zati haun­di bat birziklatu egiten du­gu: papera eta plastikoa. Eta gelditzen dena arratsaldeko 19:00e­tatik gaueko 22:00etara botatzen dugu zabor-kontenedorera. Saia­tzen gara gauzak ondo egiten. Atez ateko bilketa sistema mar­txan jartzen dutenean ere, gau­zak ondo egiten saiatuko gara. Hala ere, baten batek ez ditu gauzak ondo egiten. Lehengo asteartean, Elkano kalean, ikusi nuen nola gizon batek goizeko 12:00etan bota zuen zaborra kontenedorera. Gaizki. Ordu­tegia ez zen markatutakoa, baina okerrago esaten badizuet papera zela botatzen ari zena. Handik 20 metrora badago papera botatzeko kontenedore bat. Oraingo sistemarekin edo atez atekoarekin beti izango dira ba­tzuk potroetatik ateratzen zaiena egingo dutenak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!