( Andoni Amonarraiz EAJ-PNVko bozeramailea
(*Erredakzioan euskeratua) ) Atez atekoa hernaniarrek onartzen duten jakiteko, nahitaezkoa izango litzateke `atez ateko´ inkesta hernaniar guztiei egitea, eta ez bakarrik 500i. Inkestan ezarri egingo diguten, barkatu, jarri egingo diguten datu erreal guztiak agertu beharko lirateke, hau da, izango duten kostea, basura ateratzeko egunak eta orduak. Baita ere, informatu zezaketen beste herrialdeetan dauden atez atekoa sistema ezberdinen inguruan, hauen kostua, Usurbilekoarekin konparatuta dituzten abantailak eta desabantailak, dirudienez, azken hau baita Hernanin ezarriko dutena, barkatu, jarriko dutena.
Ezinbestekoa izango litzateke datu hauek horretan espezializatuta dauden enpresaren batek ematea edo atez atekoa jarrita dagoen herrialdeetatik hartutakoak izatea; eta horien berri ematen dutenak ez izatea era batera edo bestera Usurbileko sistema hau ezarri nahi dutenak, barkatu berriz ere, jarri nahi dutenak. Hamaika1-ek DV-n ateratako artikuluan esan zuena egia bada, eta gure herriaren oso antzeko beste herri batek 64 langile behar bazituen, eta hauek funtzionarioak baziren, hau baita Gobernu Taldeak nahi duena, kostea 2.240.000 eurokoa izango litzateke urtean (372.704.640 pezeta/urtean). Langile bakoitzaren kostea izango litzateke 35.000 eurokoa urtean eta datu hau ez dut asmatu, Gobernu Taldeak emandakoa da.
Nire ustez, inposizio guztiekin gertatzen den bezala, Usurbilgo atez atekoa Hernanin ezartzea akats bat da. Datuak oinarri teknikorik gabe ari dira ematen, ustezko datuak dira eta profesionaltasun haundiago eta inposizio gutxiago behar lukeen sistema hau ezartzeko presa haundiegia dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!