Zuek, nik egiten dudan guzti hau egiten duzue?

Kronika - Erredakzioa 2009ko aza. 5a, 01:00

( Julen Lizaso Aldalur (*Erredakzioan euskeratua) ) ...galdetzen digu Anttoni Garayarrek Hernanirako atez atekoa bultzatzen ari garenoi. Ze, horrela bada, eta herriaren lagina zareten heinean, zertarako behar dugu atez atekoa?
Batzuk kontenedore guztiak kentzearen aldekoak eta beste batzuk daudenaz gain, beste bat jartzearen aldekoak. Nola konpondu?: desadostasunak eztabaidatzeko eta erabakiak hartzeko bileretara azal­duz... gero ez dezatela esan atez atekoa eztabaidatu ga­be inposatua izan dela.
Udala auzokako bilerak antolatzen ari da: Sandiuste­rri­ra joan nintzen eta oso ilusionatua atera nintzen gaia oso ongi azaldu baitzen, estadistika grafikoak, Usurbilgo datu­ak (nahiz eta   etxe alde egin pittin bat), adibide praktikoa familia baten benetako basurarekin eta aldea ikusi, no­la dena nahastuta egunero poltsa bat betetzen duten za­bortegi-errauskailura bidaltzeko oraingo sistemarekin eta no­la atez ateko bilketarekin poltsa­txoa ez den betetzen. Naba­rmentzekoa partehartzea eta bildutakoen jarrera positiboa... oso negatiboa, orokorrean, Santa Barbaratik, Lizeaga­tik eta Lizarragatik azaldutako jende kopuru eskasa; dirudienez nahikoa dute ‘radiomakutoa’ eta Usurbilgo atez atekoaren inguruko bla, bla, bla.
Bi sistemak konparatuz, datu ekonomikoak aurkeztu zituzten. Eurotan neurtuta, atez atekoa garestiagoa da bilketari dagokionean. Anttoni Garayar, krisi ekologiko, eko­no­miko eta, batez ere, sistematiko honetatik zerbait ikasi behar badugu, hori da, kostu­ak baloratzeko garaian, beste parametro batzuk hartu behar direla kontuan, hala nola, ener­gia aurreztea eta lehengaiak birziklatzea eta konpostatzea, giza aberastasuna, gizatasuna, ikusmen eta entzumen aldetik arrasto ekologikoa, Uda­laren autogestioa, herriaren estetika, eta abar. Eta ez soilik kostua eurotan. Orokorrean ba­loratuta, atez atekoaren abantailak ezinhobeak dira herritarrentzat eta ingurumenarentzat. ‘Nega­ti­boa’: errauskailuarentzat hondamena de­la, erregai gabe utziko baitu.
Aipatzen duzun datuei da­­­g­o­kienean, hau da, konparatuta atez atekoaren bidez bildutako materia organikoa eta Zu­maiako bosgarren kontenedorean bildutakoa, esan behar da Hernanin atez atekoaren aurka daudenek orain dela hilabete datu horiek kaleratu ziztuztela egunkari honetan eta beste hainbatetan eta medio berdinen bidez aurre egin zitzaiela puntuz puntu; eta beraien erantzuna isiltasuna izan zela... Ba­koitzak bere erara interpretatu dezala isiltasun hori.
Batzuen borondate eta arra­zoitutako ekintza onen gainetik, beste batzuek eztabaida publikoak saihesten dituzte gainjarri nahian estrategia politikoak plataforma mediatikoen bidez... Anttoni, politikatik bizi ez garenok egin dezagun beste modu batera.
Azkenekoz, esaten duzunean: datu hauek eskuan ditugula eta sistema bakoitzaren alde onak eta txarrak zein diren erakutsi ondoren, galdetu herriari zer nahi duen. Bileretara azaltzen ez direnek ezezkoa bozkatuko lukete, atez atekoak ‘prentsa txarra’ duelako, ez delako hain erosoa eta alderdi demokratiko gehienak ez daudelako alde. Gaur egun dena nahastuta, kontrolik gabe eta nahi dugunean bota baldin badezakegu, zertarako aldatu?. Zer bozkatuko genu­en, etxeko arroparekin, portaletik atera ere egin gabe, zakar poltsa espaloian uzten genuenean edo ibaira botatzen genu­e­nean jakinarazi zigutenean zaborra botatzeko derrigorrezko
 ordua 19:00etatik 22:00eta­ra zela? Zer bozkatuko genuke Zubietako errauskailuak duen kostu ekonomikoaz eta osasun kostuaz ondo informatuta baldin bageunde?
Informazioa izateak indarra ematen du; falta denean edo manipulatzen denean, indartsu egiten zaio aurre ahulari eta ahul indartsuari; ahultasun demokratikoaren sintoma. Anttoni, utzi dezagun eredu hau beste batzuentzat, guk zurea behar dugu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!