Atez-atekoa datorrela eta, nere iritzia eman nahi dut

Kronika - Erredakzioa 2009ko aza. 2a, 01:00

( Anttoni Garayar Setien ) Orain arte nire etxean beira, papera eta plastikoa birziklatzen dira. Olioa, pilak eta elektrogailuak birziklatzen ditugu. Kontsumo bajuko bonbilak erabiltzen ditugu. Kotxerik ez dugu eta garraio publikoa erabiltzen dut (as­koz ere ekologikoagoa ko­txea baino). Oihal zaharrak ere aprobetxatzen ditut eta alkandora berri bat edo zerbait egiten ahalegintzen naiz arropa zahar bat bota beharrean. Jatenarekin ohituta gaude gutxiena botatzen eta kondar batekin jatordu bat antolatzen dut. Atez-ateko zabor bilketa sistema bul­tzatzen ari zaretenoi galdera bat luzatu nahi dizuet: zuek, nik egiten dudan guzti hau egiten duzue? Ze, horrela ba­da, eta herriaren lagina zareten heinean, zertarako behar dugu atez atekoa? Baldin ba­da, gustora hartuko nuke bostgarren kontenedorea eta horrela zabor organikoa bertara botako nuke baina beste zabor mota birziklatu eta nora bota badut. Argi daukat nik ez dudala nire etxean sortzen den zaborra portalaren parean ikusi nahi, bizilagun guztien bistan. Inori ez zaio axola nere etxean zer irakurtzen den, edota, zein diren nire etxeko hainbat ohitura. Non dago norberaren intimitatearen eskubidea? Eta bukatzeko, gustatuko litzaidake herriari erakustea Atez-atekoa jartzeak eta bostgarren kontenedorea jartzeak ekonomikoki zer suposatzen dion herriari. Ez da zaila izango kalkuloak ateratzea, Usurbilgo eta Zumaiako Uda­­le­txeekin harremanetan jarri eta datu errealak eskatu, eta biztanlegoaren arabera kontuak atera. Datu hauek eskuan ditugula eta sistema bakoitzaren alde onak eta txarrak zein diren erakutsi ondoren, galdetu herriari zer nahi duen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!