( Iñaki Arratibel Olaziregi ) Jaxinta Mendiola Isasa hil da. Askok emakume hau zein zen ez dute jakingo, bainan denek abenduaren lehenengo igandean ospatzen den artisau eguna oso ondo ezagutuko dute. Horixe da, hain zuzen, hernaniarrok Jaxintari zor dioguna, abenduko lehen igandeko artisau eguna.
Jaxintak, Pablo Lasa uztargilearekin batera, euskal artisautza bultzatzeko beharra nabarmendu zuen 1981ean. Pablo Lasak lehen artisau eguna ez zuen ikusi bainan Jaxintak Pablori emandako hitza bete ta aurrera jarraitu zuen. Horrela jaio zen, beste bolondresen laguntzarekin, Hernaniko Lehen Euskal Artisautza azoka, urtero abenduaren lehen igandean ospatzen dena. Jaxintak botatako hazi horrek aurten 30. urteurrena egingo du.
Guzti horrengatik eta zuk ulertzen zenuen aberrigintza eta kulturgintza guretzako eredu delako. Agur, betirarte ta ESKERRIK ASKO.
Iñaki Arratibel Olaziregi
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!