( Julen Lizaso Aldalur
(*Erredakzioan euskeratua) ) ´Ez begiratu bizitza den bezala, izan beharko lukeen bezala baizik`... esaldiarekin Cervantesek gauzak zaildu egiten dizkigu, bizitza -egunerokotasunean- amets izan beharrean amesgaizto bihurtu dugunean.
Natura Bizitzaren eskola da, baina... naturatik al dator gizartea jasaten ari den krisi historikoa, esanahi adierazgarrienak honakoak dituena: lurren desertizazioa, ur eta itsasoen kutsadura, gaixotasunak, gosea, gerra, matxismoa eta haur esplotazioa, terrorismoa eta abar; gero eta jende gehiago egoera tamalgarrian bizitzen, herri aberatsetan baztertua. Modu eskandalagarrian haunditzen ari da tarte soziala eliteen eta pobreen edo kasten eta herri xumeen artean.
Babelgo Dorrearen pasarte biblikoa errepasatuz, zein da aldea garai hartako zibilizazioaren eta gurean dugun balore heziketaren artean? (...) ...bat ere ez. Egia da gure agintariek dioten bezala, asko aurreratu dela, baina zer konpondu da ´aurrerapen` hauekin ´gaitz` historiko horiekin kutsatuta dauden gizartearen gehiengoarentzat?
Gure herrialdeak %93ko media lortu du EB-15eko aberastasunean, baina egunetik egunera milaka dira pobrezian hondoratzen ari diren familiak, langabezia bikoitza izanda eta LGSa mediaren erditik behera izanda. Behar-beharrezko diren elementuen prezioak parekagarriak dira, soldata Europako mediako %62koa denean eta laguntza sozialak %71koak direnean, eta presio fiskala %6,7 gutxiago denean. Iruzur fiskala hemen BPGren %23a da, 70.000 milioi euro urtean, eta EBan %13a... Hemen egiten duenak ez du ordaintzen, ez baitute nahi aberatsen dirua.
Josep Maria Flotatsek berak egindako antzezlanaren aurkezpenean, zera esan zuen: Descartes eta Pascal gaztearen arteko topaketa lanean, lehenengoa, mendebaldeko kultura ulertzeko giltzarritzat jotzen du. Berataz dio, gaur egun esker oneko sentituko litzatekeela iritzia eman daitekeen gizarte batean biziz... baina desesperatu egingo litzatekeela ikusiz, nahiz eta gauza askotan aurreratu, arrazoiak oraindik ez duela lortu alde egitea gizarteak bizi duen amesgaiztotik.
Amesgaiztoa, agintean dagoen egozentrismoaren emaitza; eta ondorioa, egunero bizi dugun paradoja (...) Atzo konponbide ziurra eta adiera bakarrekoa zirudiena, elkarrizketetatik sortua, bakarrizketa gainjarriak izatera pasa da, bakoitzak hizkuntza ezberdina hitz egingo balu bezala...
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!