( Amaia Sánchez Arrieta ) Duela hilabete batzuk lurraldebus txartel berezia irten zen. Horien artean bat, gazteei zuzendutakoa, ´*Gazteak* (10 urtetik 24 urtera). % 20ko hobaria jasoko dute txartela kargatzean` dio lurraldebuseko orrialdean.
Ez gara ez bat eta ez bi izan etekin horiek aprobe
txatu nahian txartel berezia ateratzea erabaki dugunak, baina hara non konturatu ginen Donostiako autobusetan erabiltzerik ez zegoela, lurraldebus txartel normala erabiltzen genuen bezala. Azkenean, irabazten atera ordez, galtzen atera garela dirudi txartel berezi honekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!