( Josu Arrieta ) Ez dakit zenbat urte proiektuaren informazioa izkutatu ondoren, orain, Eusko Jaurlaritzak Udalan jarri du AHT proiektuaren Hernani-Urnieta zatia, alegazioak eta iradokizunak egin ditzagun.
Horretarako hamabost egun besterik ez ditu eman.
Orain arte AHTren proiektuaren aurkakoak azaldutako guztia konfirmatzen da: txikizio ikaragarria, inposizioa, justifikaziorik ez, informaziorik eza, eta bestelakoak.
Nik behintzat, AHTren proiektu osoa bertan behera uzteko eskatuz, alegazio bat egingo dut. Proiektuaren aurka dauden hiritarren boza, modu horretan ere, entzun dezaten garrantzitsua dela pentsatzen dudalako.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!