( Angel Olaranen eskutitza, elkartasun bazkarirako bidalia (*Erredakzioan euskeratua) ) Kultura guztietan janaria ezinbestekoa da gizarte harremanak eraikitzeko garaian, eta horien gainean eraikitzen dira iraupena eta gizarteen arteko armonia.
Tanzania eta Etiopiako herrietan aukera izan dut jakiteko janaria, familiaren ardatz nagusietako bat izateaz gain, badela baita ere ezinbesteko ardatza gizartean. Etxe atarietan bazkaldu izan dut, edozein bizilagun pasaeran zebilen bidezidor bazter batean; barneko harrak kozka egiten zidala, ikusi dut familiako aita pasaeran zebilena gonbidatzen gizarte eta familia ekintzan parte hartzera. Eta erreparatu nintzen familiako kideek gehiago gozatzen zuela bat-bateko gonbidatuari otordua eskaintzen, beraiek bakarrik jaten baino. Eta kontua ez da janari gehiago ateratzea biltegitik.
Gure eskolako langile batek pentsatu zuen bere kultura akademikoa zela eta, platerak eraman behar zituela etxera, etxeko kide bakoitzak plater bana izateko. Bere amak platerak etxetik eramanarazi zizkion eta gogoratu zion bakarrik jaten duena, bakarrik hiltzen dela.
Eta hau oraindik janaria ziurtatuta ez duten pertsonek egiten dute. Pertsona hauentzat ametsa da eguneroko janaria ziurtatua izatea.
Gaur Hernanin elkartu zaituzten ekintza otordu baten bueltan da. Ez zarete ez familia erlijiosoa, ez familia politikoa. Denetako jendea bildu zarete: taldeak, elkarteak eta bestelakoak, berdin da elkarte kulturalak, politikoak edo erlijiosoak izan. Denak helburu bakarrarekin: elkartasuna adieraztea hemengo, Wukroko, jende askori, bakarrik utziz gero, ezingo baitute eguneroko otordua ziurtatua izan.
Egungo egoera sozio-ekonomikoa ikusita, hor krisia izan arren, behartsuaren ikuspegitik, aisialdiaren, kontsumoaren eta ongizatearen gizartea kondenatu egin behar da.
Soberan duguna ematea justizia kontua da. Beharrezkoa denetik ematea, karitatea izango litzateke. Lehenengoa derrigorrezkoa da, bigarrena komenigarria. Gaur emango duzuenak ez badie kalterik egingo etxeko kontuei, justua da hori hemengo pertsonei jaten emateko erabiltzea. Emango duzuena, behar duzuenetik emango baduzue, karitate ekintza bat egiten ari zarete (...); bigarrena egitera ez zaudete derrigortuak. Berez, gizalegez bizitzeko behar ez duguna eman beharko genuke. (...)
Nork jartzen ditu mugak jakiteko aurrean duguna azaleko kontua den edo beharrezkoa den? Jesusek emandako ideia txiki batek lagunduko gaitu: «egin besteei, beraiek zuri egitea nahiko zenukeena».
Eskerrak eman nahi dizkizuet gure umeen, gazteen eta zaharren alde egindako keinu honengatik. Wukrotik pasa den jende askoren izenean, esan dezaket harro egon zaitezketela zuen laguntza honengatik, batzuei esfortzu haundia suposatu dielako. Ume eta gazteei laguntzen ari zarete; familian bizi nahi dute, ikasi nahi dute eta elkartasun sentimenduak dituzte.
Jangoikoak bedeinka zaitzatela. Umeen eta nire izenean, eskerrik asko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!