Esker ona

Kronika - Erredakzioa 2009ko urr. 15a, 02:00

( Begoña Simon Kortadi Koxka Elkartea ) Igaro dira zenbait egun Ginkana jokatu zela, alegia joko eta kirol egokituak, Hernaniko ezinduen elkarteak (KOXKA) antolatua, beste talde batzuekin batera (KEMEN, AGI ETA AGAEB); ederki on eginda dago orduan hartutako txokolatea; eta ederki ahazturik dago ginkanalariek hartutako ´pasada`: heldu da, beraz, balantzea egiteko garaia. Esan dezagun, Koxka elkartearen aldetik, balantzea erabat aldekoa dela, are gehiago: arrakasta. Ginkanak jota pasa egin zituen bere helburuak: larunbat arratsalde on bat pasa denok elkarrekin: ume eta heldu, gizon eta emakume, ezindu eta ezindu eztakoak (edo ´hain` ezindu eztakoak). Batzuek inoren laguntzarik gabe, beste ba­tzuek behar adina laguntzarekin ginkana jokatu ahal izateko, baldintza berdintsuetan, eta hartara berdin-berdin gozatu ahal izateko, batzuak eta besteak. Asko eta asko izan ziren ´bestearen tokian, une batez, jarri nahi izan` zuten pertsonak. Hainbat izan ziren, gure kalkuluak gainditu eta haietako batzuek txokolate edo oparirik gabe gelditu ziren. Barkatuko ahal digute. Gure esker onak, beraz, denei. Gure esker ona, noski, Atsegindegira hurbildu zirenei; ezinduekin batean natural-natural denbora pasa ibili zirenei; txokolatada egin eta zerbitzatu zutenei (badira zen­bait ´detaile` dirutan or­dain­tzen ez direnak); Udala­ri, ginkana egin ahal izateko adina bitarteko jarri zituelako; komunikabideei, entzun digutelako; Kutxa aurrezkiari; borondate hutsez muxu truk Hernades taldean dabiltzanei: bere lanari esker ginkana bezalako ekintzak gauzatu daitezkeelako. Gure aldetik besterik ez; hori bai, berriz arte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!