Ze iritzi dugu prozesu partehartzaile honen eta bestelakoen inguruan

Kronika - Erredakzioa 2009ko urr. 2a, 02:00

( Andoni Amonarraiz EAJ-PNVko bozeramailea ) Erreferenduma egin eta lortutako emaitza korporazioarentzat datu informatiboa izatearen aldekoak gara. Baina binkulantea/loteslea izatearen kontra gaude zera ulertzen dugulako: - Prozesu partehartzaile ho­nen lehenengo faseak zeharo ezberdinak diren hiru proposamen eman dizkigu kostuari dagokionean (8 milioi euro auditorioa, 4 milioi euro igerilekua eta 2 milioi euro Plaza eta Tiloseta) eta mantenimenduko kostuari dagokionean. - Uste dugu Udaleko egoera ekonomikoak adierazi behar digula zein proiektu den egin beharrekoa momentu bakoi­tzean eta, esaterako, erreferendumean erabakiko balitz auditorioa dela lehenesten den proiektua, ezingo litzateke Plaza eta Tilosetako obra egin nahiz eta dirua izan horretarako. - Gainera zalantza bat dugu: Erabakigarritzat hartu daiteke lehenengo fasean lortutako emaitza, hau da, hiru proiektu hauek atera diren fasea, 19.000 hernaniarren artetik 21 eta 11 elkartek partu hartu badute? Hone­kin ez dugu gutxietsi nahi herritar hauek egin duten lana, baizik eta prozesua zalan­tzan jarri. Uste dugu prozesu partehartzaileak gehiago hurbildu behar direla herritar guztiengana eta kontziente izan arren sistema hau orain arte erabilitakoak baino garestiagoa izan daitekeela, herritarrak beraiek baitira prozesura gerturatu behar direnak, konbentzituta gaude modu bakarra dela partehartze maila askoz ere haundiagoa izateko. Azkenik, bi kontu aipatu nahi ditugu partehar­tze­aren eta bizilagunek pentsatzen dutena kontuan izatearen inguruan. Lehenik, hernaniarrek adierazpen baten berri izatea nahi dugu. Hirigintzako gure zinego­tzia, Kirol Patronatu­ko presidentea eta Usurbilgo Udale­ko ingurugiroko teknikaria denak Zerbitzu Pu­blikoen komisioan egindako adierazpena da. `Atez ateko´ zabor bilketaren inguruan egiten ari diren telefono bidezko inkestari lotuta ziurtatu zuen inkestatutako %95ak pentsatuko balu bilketa sistema hau ez litzatekeela martxan jarri behar, agian pentsatuko luketela. Bigarrenik, harrituta gaude ikusita ze balio gutxi ematen zaien Kaxkoko bizilagunek sarbidea kontrolatzeko sistemaren inguruan duten iri­tziei eta Zikuñagakoek beren auzoaren errehabilitazioari buruz duten iritziei. Hainbeste parafernalia na­hi dutenerako eta beste gauza batzuetarako beraiek esaten dutena egiten da, horretarako gobernatzen baitute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!