Eraso matxista Urnietako jaietan: gazte batzuk emakume bat jipoitu dute kalean jendearen aurrean.

Kronika - Erredakzioa 2009ko ira. 30a, 02:00

( Pedro Benitez Orellana, Zapa ) Igande goizean Urnietako jaietan gertatutako eraso matxista eta xenofobo ikaragarri baten salaketa publikoa egiteko idazten dut. Erasoa kalean eta jendearen aurrean egin zen une hartan nerekin zegoen emakume baten kontra. Emakumea dominikar jatorria duen Urnietako bizilaguna da. Erasotzaileak taldean zihoazen gizonezko gazteak ziren. Berarengandik baztertzen ninduten bitartean, puta negra, puto mono bezalako irainekin hasi zuten erasoa. Ondoren, emakumea kolpatzen eta jipoitzen bukatu zuten: lurrera bota, ostikoka jo eta ile zimak erauzi zizkioten. Azkenean emakumeak ihes egitea lortu zuen, korrika. Ni ere jo eta mehatxatu ninduten, eta beldur naiz oraindik. Hala ere, salaketa argitaratzea erabaki dut. Erasotzaileen inpunitateari aurre egiten hasteko beharrezkoa izan daitekeela uste dudalako. Bide batez ere, eta amaitzeko, nere eta nere inguruko lagun guztien elkartasuna helarazi nahi diot emakumeari.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!