( Elias Miner Villanueva
Zure Ekipoa ) Zer uste zenuen oraingoan ere diskreto-diskreto pasako zinela ala?
Oraingoan ez. Iaz Andorrako ultratraila egin zenuen; maiatzean Kanariar uharteetako Transvulcania, eta inork ez dugu hitzik esan, baina oraingoan ezin ixildu!
Gaur etxean, Euskal Herriko mendietan zehar, ehunmilak, hau da, 167 km beteko dituzu eta ziur gaude izugarrizko markarekin izango dela.
Gu hantxe egongo gara, zu ikustearekin soilik nekatuta, ahal den neurrian indarrak emateko, lan guztia zuk egin beharko baduzu ere, hala ere harro, oso harro, zu amaitzean sentituko zaren modu berean.
Ea amaitzean parrandarako aukera sortzen den, bada garaia eta.
ANIMO, zuk ahal duzu!
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!