( Itsaso Zubiria eta
Lierni Mateos
Hernaniko Gazte Asanbladaren izenean ) Aurtengoan ere gerturatzen ari zaizkigu Euskal Jaiak. Ohitura zaharrak berreskuratu, lehengo festak gogora ekarri, aintzinako usadioei heldu... Duela ehun urteko Hernani gogoratzetik hasita, garaiko jantzi, dantza eta tradizioak geureganatuz, herria, asteburu batez bada ere, XX. mende hasierara itzuliz.
Ez da hori bakarrik ordea; jaiak aurrera atera eta guztiok gozatu ahal izateko herritar asko ari baita gogor lanean. Honela, arbasoen izana berpiztu eta euskal kulturaren kolore ederrez apaindu nahi dugu Hernani.
Gure aldetik babes eta laguntza osoa dute antolatzaileek, eta herritar guztiei deia zabaldu nahi dizuegu irailaren 17, 18 eta 19an ospatuko diren ekintza eta ekitaldietan parte hartzeko.
Kendu hautsa baserritar jantziari eta anima zaitezte!
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!