( Sami T. (Aljeria-Hernani)
) Gu, sorrera oso desberdinetako etorkinok, eta hartu gaituen lur honetan finkatze gradu desberdinak ditugunok, estabilitate handiagoa lortzera etorri ginen eta gure bizi-kalitatea hobetzera (migrazio mugimendu guztien gogoa dena). Baita, hemengo aurrerapen sozio-ekonomikoari laguntzen diogu, beharrezko hazkuntza demografikoari, dibertsitatea gehitzeari...
Hona etortzeko zailtasun eta oztopo asko gainditu ditugu (batzuek besteek baino gehiago), horien artean gure familia eta lagunengandik urrutiratzea, gure aberrietako bizipenen haustura, gure bizitzaren arriskua barne (kasu askotan amaiera txarrekin). Gai ekonomikoaz gain, etab.
Behin hona helduta, zailtasun desberdinak jarraitu egiten dute. Batzuk aipatzearren: paperak lortzea, lana eta baliabide ekonomiko eskasak, hizkuntza, egoera berrira egokitzea edota jarrera arrazista eta diskriminatzaileak.
Gaur egungo krisiak (boteretsu gutxi batzuen espekulazioagatik sortua eta askok pairatzen duguna, jende ugariren egoera okertzea eragin du; eta batez ere, etorkinen parte handi batena. Neurriak hartzen ez badira edota gizarteak konpontzen ez badugu, pobrezia, desberdinatasunak, injustiziak edota arrazakeria gehitu egin daitezke.
Etorkinok esfortzu handiak egiten ari gara integratzeko eta egokitzeko. Harrerako gizartearen funtzionamendua, sozial arloko ongizate maila, askatasunak eta eskubideak, kalitate demokratikoa, laizitatea, etab., etab., ekarpen handitzat hartzen ditugu eta haietatik ikasten (alderdi negatiboei begirada kritikoa ukatu gabe).
Harrerako gizartea ere hobetu daiteke. Gu baldintza eta eskubide berdintasunean onartuz, dibertsitatea-aniztasuna defendatuz, bazterketa ukatuz, solidaritza eta giza-kohesioa bultzatuz... Azken batean, gizakiak gara gizartearenak diren (berezitasunak ukatu gabe) interes eta proiektu berdinekin, eta hori ez da bakoitzaren jatorri nazionalagatik edo beste zenbait kontsiderazio injusturengatik ilundu behar.
Gure eta gure seme-alaben bizikidetzak eskertuko du!