Karbonerako epaiketa

Kronika - Erredakzioa 2009ko ira. 15a, 02:00

( Erik Bidegi Struchtemeier (*Erredakzioan euskeratua) ) Gaur, asteartea, eguerdiko 12:30etan, lau lagun epaituko dituzte, usurpazioa edo indarrez zerbait bereganatu izana leporatuta. 2006ko uztailaren 13an udal­tzainak indarrez sartu ziren Karboneran bizi zirenen etxebizitzetan, lehiotik sartuta, eta inolako baimen judizialik gabe, han zeudenak identifikatzeko. Argi adierazi behar da egun hartan identifikatutako pertsonak ez dutela zertan etxe horretan bizi, ezta etxea okupatu izanaren ardura ere, izan ere, batzuk kasualitatez tokatu ziren egun hartan han, bisitan. Beraz, inputatuak eta garai hartan (duela 3 urte) Karbonera etxean bizi zirenak ez dira pertsona berak. Ezta orain bertan bizi direnak ere, ezta okupatu zutenak ere. Epaiketa honen helburu bakarra okupazioa zigortzea da; era berean, abandonatutako guneak askatu eta erabilera soziala eta kolektiboa eman nahi dieten pertsonak zigortu nahi dituzte. Gaur egungo etxebizitzeren egoera eta etxebizitzaren merkatuaren egoerak erakusten dute, gizartearen errealitatea eta justizia ez datozela bat, honek abandonatutako eta erabiltzen ez diren eraikinei erabilera sozial eta kolektiboa ematea juzgatu nahi baitu. Horrela, gure herrietako eta hirietako espekulazio urbanistikoari indarra emanez. Horrek bai izan beharko lukeela delitu! Aurrera Karbonera!
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!