( M. Axun Casado Laburu
Kantuz Abesbatza ) Kantatzea gustuko duzu? Giro onean kantuari ekiten dion horietakoa zara? Inoiz abesbatza bateko partaide izan zara eta berriz ere abestea gustatuko litzaizuke? Ez duzu inoiz abesbatza batean abestu baina gustatuko litzaizuke? Herriko emanaldietan abesbatzak ikustean inbidia sumatzen duzu?
Kantuz Abesbatzako kideok 20 urte daramatzagu astero-astero lotzen gaituen zaletasunaz giro onean gozatzen. Astelehen eta asteazkenetan elkartzen gara Milagrosan arratsaldeko 19:30etan eta zabalik ditugu ateak kantatzea gustoko duten herritar guztientzat. Gizon zein emakume, gazte zein heldu, ongi etorriak izango zarete. Animatu eta gerturatu!
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!