Eta denak berdin jarraitzen du, Xangrilan bizi gara

Kronika - Erredakzioa 2009ko ira. 12a, 02:00

( Andoni Amonarraiz EAJ-PNVko bozeramailea * (Erredakzioan euskeratua) ) Uda pasa da eta herriko errealitatera itzul­t­zeak pentsarazi dit Hernani krisi eta gorabehera ekonomikoen gainetik dagoela. Lehenengo Hirigintza Batzor­dean, alde batetik, kostuak igo zaizkigula esan digute, Villa Politena parkeko bergaitzea eta Kaskoa Karabel eta apeaderoarekin lotzen dituen igogailua dela eta. Inongo momentuan ez da prozedurarik jarraitu igoera hori onar­tzeko eta Villa Politenaren kasuan, igoera hori eragiten duen arrazoirik (´lur begetala zabaltzea`) ez dago. Tek­nikoak azaldu didanez, parkean egin dena da lehenagotik parkeak zuen lurra zabal­tzea eta obrak iraun bitartean egin zen (Kostua 7366,27 euro da. Honek esan nahi du makina baten 100 orduko lana, benetako lapurreta). Lur hau harriz betea zegoen, obran sobratutako azulejo eta adreilu zatiekin. Hainbesteko lana al da lurra zabortegira eraman eta beste bat ekartzea, begetala izan gabe, umeek jada gune berdeetan sartzeko aukera izateko? Egun parkean sartzen diren bakarrak aske ibiltzen diren txakurrak dira. Eta bestetik, Gobernu Taldeak 429.060,50 euroko (71.389.660 pzta) mailegua eskatuko duela esan digute Balantxako aldapa eta inguratzen duen parkea hobetzeko. Batzuk pentsatzen dugu udal honek eta guztiek gastuak kontrolatu beharko lituzketela, batez ere maileguetan oinarritzen direnak, premiazko obrak egin beharko liratekeela eta plan berriari itxaron, ´Plan E` (Zapateroren plana). Xangrila existitzen den ez dakit, baina Hernani ez da krisiak eragiten ez dion udalerri isolatua. Zorrak ditugu eta jakinda urte batzuetan finantziazioarekin arazo serioak izango ditugula, ez dut ulertzen nola hipotekatu daitekeen herri honen etorkizuna hain zen­tzu gutxirekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!