( Julen Lizaso Aldalur
(*Erredakzioan euskeratua) ) Krisia sumatzen hasia zen eta espekulazioaren aurrean Domingo Ginea CSIC automatika Industrialeko Institutuko ikerketa irakasleak bete betean asmatu zuen honakoa esan zuenean: sortzen ditugun energia unitateen sei unitatetik bost alfer-alferrik gastatzen dugu.
Zein ondorio izango ditu guk gure bilobei utziko diegun arrasto ekologikoak? Larria da; ezberdintasun sozioekonomiko haundien eta mantendu ezin den hazkunde ekonomiko baten alde egiten dutenek jakin behar dute. Beharrezkoak ez diren produktuen kontsumoan oinarritzen dute sistema, gure herrialdean, esate baterako, bi pertsonako etxebizitza bat izatea, milaka etxe huts dauden bitartean, eta gazteak etxerik ezin bilaturik!
Kontsumo basatia bultzatzeak gizartea pobretzea eragiten du; era berean, zergen bidez diru gehiago jasotzen da, BEZ-a delako Estatuak duen diru sarrerarik haundiena. Merkatu libreak eta eskua ez sartzeko politikek, gehiegizko etekinak lortzen dituzte gutxi batzuei nahi dutena (elikagaiekin, telefonoekin, etxebizitzekin…) egiten uzten dieten bitartean, horrek BEZ-a ikaragarri haunditzen baitu. Hori bai, sistemak eskua sartzen du, diru publikoa oparitzeko makina bat pisu enbargatuta dituzten bankuetxeei, 20.353 milioi hain zuzen; norenak dira etxe horiek? Zergatik ez du estatuak trukea egiten? Espekulatzen jarraitzen dute. Hori salatzen du Ginea irakasleak.
Gutxiengo bat zaindu eta milioika pertsona gaizki zaindu (Espainian langileen %11 ez da gutxieneko soldatara iristen, nahiz eta edozein europarrek bezala ordaindu zergak). Europako hirugarren barne produktu gordina izanda, zergatik hainbeste komeri zerbitzu eta laguntza sozialak emateko? Zergatik ibili aldiro gauza berriak asmatzen Europara begiratu besterik ez badago eta urteak martxan daramazkiten bertako ongizate neurriak ezarri besterik ez badago?
Bizikletan ibili naiz Europan barrena lau gazte europarrekin; Jonathanek, 25 urteko gazteak, astean 20 ordu lan egiten ditu Poitierseko zine areto batean eta 672 euro jasotzen ditu hilabetean; bakarrik bizi da alokairu sozialeko 55 metro karratuko pisu batean (zozketarik gabe) eta hilabetean 90 euro besterik ez ditu ordaintzen; jabeak 425 euro jasotzen ditu hilabetean eta falta dena estatuak ordaintzen du, ongizate estatuak. Erakutsi nahi ez diguten ispilu horren adibide bat besterik ez da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!