Hautsa eta lohia

Kronika - Erredakzioa 2009ko urr. 22a, 02:00

( Cesar Rodriguez Perez ) Idatzi honen bidez salatu nahi dut Sagastiya eta Sagastialden egiten ari diren desmonteak direla eta, sor­tzen ari diren lohi eta hau-tsak, ez baitituzte bitartekoak jartzen hauek sahiesteko, esate baterako, kamioiak garbitzeko mangerak. Ziur nago obra herri er­dian egingo balitz, honezkero Udaltzainek zerbait egingo zutela kamioiak garbi ateratzeko obratik. Atseginde­gi­ko garageak egiteko obran eta eraikuntzan hala izan zen baina obra hau ez dagoenez herri erdian, ez du inporta zer gertatzen den. Idatzi honen bidez, gonbidatu nahi zaituztet Sagas­tialden barrena bueltaxka bat ematera espaloiak nola geratu diren eta parkea nola dagoen ikusteko. Eta larriena da edadeko jendeak ezin duela paseatu, eta are gutxiago atseden hartu, atseden hartzeko bankoak hautsak eta lohiak hartuta baitaude.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!