( Jose Ignacio Uzkudun Ilarramendi
) Gutun hau Ergobian ikasten eta bertako plazan jolasten ibili ziren neska-mutilei dago zuzendua. Nuestra Señora de Aranzazu eskola sortu eta zuzendu zuen Maria Lejarraga eta honen iloba zen Mari Carmenekin ikasi zuten guztiei.
Horrenbeste urte pasa ondoren, garai haiek berriro ere gogoratzeko gogoa daukagu. Ikasgela berean ibilitako neskamutilak berriro ikusteko gogoa daukagu. Horregatik, Ergobiko jaiak ospatzeko asmotan, abuztuaren 22 eguerdian, ahalik eta ikasle gehien biltzea erabaki du orduko ikasle talde batek.
Guk egiten dugun proposamena da Ergobiko plaza berriaz gozatzea, egun desagertua dagoena gogoratuz. Eta bide batez, 10-12 urterekin guztiok bilduta egiten zizkiguten argazkiak eguneratzea. Argazki horiek ordezkatuko ditugu inguru berriagatik eta 55-60 adineko pertsonengatik.
15:00etan, guztiok mahai ederrean eta bazkari are ederragoan bilduko gara Beizama tabernan, batere presarik gabe eta honako lemarekin: «Plaza gurea da».
Arrazoiren bat tarteko, abisua ez bada denengana iritsi, eskola honetan ibilitako interesatu guztiei parte hartzera gonbidatzeko aprobetxatzen dugu. Nahi duenak deitu dezala telefono hauetara: 646506298, 627939041 edota 687568588ra.
Abuztuaren 17an itxiko da bazkarirako izena emateko epea. Dagoeneko 70 gara. «Festarako aitzakia jarrita dago».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!