Arduragabekeriak Herriarekin Topo

Kronika - Erredakzioa 2009ko uzt. 9a, 02:00

( Hernandez Ruiz de Larrinaga, Javier (Hatxe) ) Urteak dira langileok lantokietara joateko izan ohi ditugun arazoak konpontzeko balio izango ez duen trena salatzen ari garela. Tren honek ez dizkigu konponduko egunero jasan ohi ditugun ataskoak, ez du eragotziko gure bideetan dabilen trafiko astuna. Hitz batez, honekin egingo duten bakarra betikoa izango da: langileen izerdiarekin eta hiritarren beharretatik gero eta gehiago aldentzen ari den administrazioaren oniritziarekin betikoak aberastu. Honengatik guztiarengatik Hernaniko LABek bat egiten du ´Nik ere AHT geldituko dut` kanpainarekin, guztion artean, astakeria hau gerarazi behar dugulako. Badira behar beste txosten teknikoak nabarmenki adierazten dutenak egun trenek darabiltzaten bideak egokitu daitezkeela, ingurumenari egin nahi zaion kaltea egin gabe. Berriro diogu: gure ustez, ezarpena ez da bidea bide-azpiegiturari irtenbidea eman nahi badiogu, alderdi guztiok (alderdi politikoetako, sindikatuetako eta gizarte mugimenduetako ordezkariok) elkartu behar dugu, hitz egin behar da, guztion artean hiritarrei joan-etorrietan sor­tzen zaizkien arazoei irtenbiderik egokiena eta urte askotarako balio izango duena adostu behar da; bien bitartean, ´Nik ere AHT geldituko dut`.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!